es | eu

2019KO UZTAILAK 19 / ABUZTUAK 3

Oliteko Antzerki Jaialdia arte eszenikoen topaleku bezala finkatu da bere XX edizioan

2019ko abuztuaren 12, astelehena

Cavan, karpan eta Jauregi Errealean kokatutako gune ezberdinetan garatutako 14 emanaldientzako sarrerak agortu dira

Antzerki Jaialdia, antzerki klasikoko jaialditik, modu nabarmenean musika, dantza eta olerkigintza bezalako hizkuntzek bat egiten duten arte eszenikoen topaleku izatera pasatu den eredu bezala finkatu da bere hirugarren edizioan.

Uztailaren 19 eta abuztuaren 3 bitartean, proposamen lokalekin batera, egile klasiko eta garaikideen nazioarteko eta estatuko konpainia proiektuak aurkezten dituen programazio mardula garatu da Luis Jimenez-en gidaritzapean, adibidez, La Comédie de Caen frantziarrak eta euren “Retrato de Ludmilla en Nina Simone;" Companhia do Chapitô portugaldarrak “Electra” obrarekin, sarrera guztiak agortu dituen antzezpen tailer bat edota Efe Tres Teatro mexikarrak euren “Meloricos” obrarekin.

Cavan aurkeztutako antzezlanek harrera ona izan dute jendearen artean: : Alfredo Sanzol-en “La valentía”, Histrión Teatro –ren “Lorca, la correspondencia personal”, Companhia do Chapitô-ren “Electra”; Morboria Teatro-ren “El enfermo imaginario”; La Comédie de Caen-en “Retrato de Ludmilla en Nina Simone”; Pep Tosar-ek zuzenduriko “Federico García” edota Sara Cano-ren “Vengo”.

Halaber, Jauregi Errealean honakoak nabarmendu dira: Kukai Dantza-ren “Erritu”; “Amor oscuro” Jesús Arbués-en gidaritzapean eta Xoel Fernández-ek interpretatutako “Calígula debe morir”. Horrekin batera, Karparen espazio berrian jarritako muntaketa batek oso harrera ona izan du: Vaivén Producciones-en “Último tren a Treblinka”, zein lehen aldiz Nafarroan aurkeztu da oinarrizko eszenaratzea ulertu zen modu berberean.

Ikuskizun nafarrak 

Konpainia nafarren ikuskizunak espazio desberdinetan programatu dira: Producciones Maestras-en “Loco desatino” eta R. M. Management –en “Margaritas de Margarita” La Cava-n; Poéticas Teatrales zikloa Jauregi Errealean eta Atikus-en “Tres mujeres de Lorca”, Boga-Bog-ren "Descubriendo a Hamlet" eta Iluna Producciones-en “Paso (s) de la política española" Santa María arkupean.

Amico Teatro konpainia nafarrak aurton garatutako bizileku artistikoak inflexio-puntu bat markatu du Mercedes Castaño eszena zuzendaria, Jon Maya koreografoa, Dora Salazar eskultore eta artista plastikoa, Rakel Arbeloa perkusio-jotzailea eta David Bernués argiztapen diseinatzailea bezalako sortzaileen parte hartzearekin. Alfredo Sanzol antzerkigile eta Rosana Torres kazetari adituaren arteko topaketak ere harrera oso ona izan zuen aurreikusitako edukiera guztia osatuz.

Haurrek ere bere lekua izan dure Oliteko Antzerki Jaialdian La Nave Teatro konpainiaren "Lorca niño" antzezpenarekin.

Berriro ere, Oliteko auzotarren inplikazioa funtsezkoa izan da jaialdia aurrera eramaterako orduan. Herriko antzerki afizionatu elkarteak “Calígula debe morir” antzezlanean parte hartu zuen eta Oliteko abesbatzak Jauregi errealeko terrazan aurkeztutako Kukai Dantza-ren “Erriru” antzezlanean. Gainera, “Carnaval rural” aurkeztu da berriro ere Oliteko kaleetan zehar.

Ikusle kopurua

Jaialdiak 5.559 ikusle batu ditu aurtengo edizioan. Horietatik, 5.197 pertsonek hartu dute parte Oliten programaturiko antzezpen ezberdinetan. Berriz, Tafalla Kulturguneko Kultura Zentroan ospatutako eskola partehartzaileek egindako hiru ikuskizunek 362 pertsona batu zituzten; Nafarroako Antzerki Eskilaren “Gracias a la vida”, Gaztela-Leongo Antzerki Eskola Nagusiaren "Las bodas de Olmedo” eta Lisboako Antzerki eta Zinema Eskola Nagusiaren "Mucho ruido y pocas nueces”.

Nazioarteko gonbidatuak 

Aurton, Jaialdia nazioarteko beste ekitaldi batzuei ere eman die leku Kef hiri tuneztarraren Arte eta Antzerki Zentroaren eta 24 Hours Non Stop nazioarteko jaialdiaren zuzendaria den Imed Mediouni eta hiri berdineko Musika eta Antzerki Institutu Nagusiaren zuzendaria den Anis Hamdi-ren parte hartzeekin. Biek izan dituzte topaketak jaialdiko Arte Dramatikoko eskola parte-hartzaileekin, baita ere sektore nafarreko profesionalekin.

Jaialdiaren amaiera Carlos III plazan burutu zen Dantza-ren “Gelajauziak” antzezlanarekin. Izan ere, konpainia honen buru den Jon Mayak burutu ditu zuzendari gonbidatuaren lanak.

Hedabideetan oihartzuna 

Jendearen artean izan duen harrera onaz gain, Kultura Zuzendaritza Orokorrak jaialdiak edizio honetan hedabideetan izan duen oihartzuna eta programatutako ikuskizunek espezializatutako prentsa eta kritikaren aldetik izan duten harrera goraipatu du. Horrela adierazi dute El País, El Mundo, RNE, TVE edota La Razón bezalako komunikabideek.

Beste alde batetik, de David Rodríguez Solás, Massachusetts Amherst (EE UU) Unibertsitateko irakasleak zuzendutako “La tradición del Teatro itinerante en las dos orillas: del Siglo de Oro a Lorca y Vasconcelos” hitzaldiarekin jaialdiaren izaera dibulgatzailea sendotu da.

Oliteko Antzerki Jaialdia arte eszenikoen topaleku bezala finkatu da bere XX edizioan

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala