es | eu

2019KO UZTAILAK 19 / ABUZTUAK 3

La Ternura

La Cava

2017ko uztailaren 21, ostirala - 22.00etan

Testua eta zuzendaritza: Alfredo Sanzol
Egurgileen eta printzesen komedia
Teatro de la Ciudad

La Ternura lanak erregina baten eta haren bi alaba printzesen istorioa kontatzen du. Erregina pitin bat magoa da, eta hirurak Itsas Armada Garaiezinarekin bidaiatzen ari dira, Felipe II.ak intereseko ezkontzetara behartu baititu printzesak, aitoren seme ingelesekin, behin arrakastaz inbaditu denean Ingalaterra. Esmeralda erreginak, ordea, gizonak gorroto ditu, beti baldintzatu izan diotelako bizimodua eta askatasuna kendu diotelako. Eta, horrenbestez, ez du nahi alabek patu hori bera izatea. Hutsik dagoela uste duen uharte baten ondotik igarotzen denean Armada, erreginak ekaitza eragingo du eta itsasontzia hondoratuko da. Uharte horretan gelditu nahi du bizitzen alabekin, gizonik ez ikusteko sekula gehiago. Arazoa da uharte horretan duela hogei urtetik egurgile bat bizi dela, bi semeekin, eta haiek hara joan zirela emakumerik ez ikusteko inoiz gehiago. Erregina eta alabak ohartzen direnean ez daudela bakarrik, gizon arropak jantziko dituzte babesteko. Eta orduan hasiko dira abenturak, katramilak, maitemintzeak eta nahasmenduak.

Antzezleak:

  • Paco Déniz
  • Elena González
  • Natalia Hernández
  • Javier Lara
  • Juan Antonio Lumbreras
  • Eva Trancón

Fitxa artistikoa:

  • Testua eta zuzendaritza: Alfredo Sanzol
  • Gune eszenikoa eta jantziak: Alejandro Andújar
  • Argiak: Pedro Yagüe
  • Musika: Fernando Velázquez
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Beatriz Jaén
  • Eszenografiako eta jantziteriako laguntzailea: Almudena Bautista
  • Ekoizpen exekutiboa: Jair Souza-Ferreira
  • Ekoizpeneko laguntzaileak: Elisa Fernández / Sara Brogueras
  • Ekoizpenaren zuzendaritza: Miguel Cuerdo
  • Komunikazioa: El Norte Comunicación
  • Argazkiak: Luis Castilla / María Artiaga

Iraupena: 120'

Teatro de la Ciudad eta Teatro de La Abadíaren ekoizpena da La Ternura

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala