es | eu

2019KO UZTAILAK 19 / ABUZTUAK 3

Rosaura

Errege Jauregia

2017ko uztailaren 25, asteartea - 22.00etan

... tronuaren aretoan sartu zen. Gela izoztuta zegoen. Areto bikain hori hilobi ireki bat zen orain, profanatua, eta hobian gorpu bat borrokan ari zen, berpizteko.

Calderón de la Barcaren La vida es sueño lanean ideia hartuta sortutako antzerki pieza da Rosaura. Hain zuzen, Espainiako Urrezko Mendeko testu klasikoak gure garaiari hurbila zaion ikuspegi baten bidez esploratzeko nahitik sortu da lan hau.

Calderónen lan gorena erreferentziatzat hartuta, Rosaura pertsonaiaren ikuspuntutik kontatuko dugu bertan gertatzen dena. Historian aldaketa eragiteko motor moduan ikusten dugu pertsonaia hori; izan ere, bere patuari aurre egingo baitio, ezarrita dagoen ordenaren eta bortxaz ezartzen zaizkion mugen aurka. Hartara, heroi hori interpretatuko dugu, egungo testuinguru politikoan oihartzuna duen ikuspegi poetiko baten pean; bertan, herritarra huts egindako sistema bateko tragediaren protagonista bihurtuko da, bere etorkizunaren alde borrokatzera behartzen duena.

Horretarako, storytelling delakoa baliatuko dugu (istorioen kontaketa). Milaka urteko tradizio hau, gizakiak berak adinako jatorri antzinakoak dituen antzerki-tresna boteretsua da. Era berean, antzerkian dauden eta izan diren hizkuntza, kultura eta tradizio desberdinen batura eta komunikazio elementua da.

Antzezleak:

  • Paula Rodríguez
  • Sandra Arpa

Fitxa artistikoa:

  • Eszenografia, jantziak eta koreografia: Paula Rodríguez y Sandra Arpa (Teatro Inverso)
  • Argien diseinua: Iván Martín
  • Soinuen diseinua: Rob Hart
  • Bertsoen aholkularia: Nuria Alkorta
  • Ekoizpena: Teatro Inverso
  • Aholkularitza: Nuria Alkorta eta Stephie Harrop
  • Banaketa: XperTeatro

Iraupena: 65 minutu

Hauen laguntzarekin:

  • Corral de comedias de Alcalá de Henares.
  • INAEM
  • AISGE
  • MADRID ACTIVA
  • SALA MINIMA

http://teatroinverso.wixsite.com/proyectorosaura

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala