es | eu

2019KO UZTAILAK 19 / ABUZTUAK 3

Egoitza - Laborategia

Erriberriko Ikastetxe Publikoa

2017ko uztailaren 21, ostirala - 10.00etan

Nafarroako Hoidek Producciones taldeak egoitza artistikoa egingo du Erriberriko Antzerki Jaialdiak irauten duen bitartean, Erriberriko ikastetxe publikoko erabilera askotako aretoan. Susana Gutiérrezen zu- zendaritzapean, Hoidek Producciones taldeak antzezlan bat muntatzeko oinarriak jarriko ditu; zehazki, Kixote laneko Martzela artzainaren pasartearen berrirakurketa moderno baten gainean eraikiko du, xx. mendearen esparru historikora egokituta.

Bigarren urtez jarraian, Erriberrik lanerako egoitza bat eskainiko dio Nafarroako antzerki talde bati, ikerketarako laborategi gisa planteatuta, proiektu artistiko bat garatzeko. Foru Komunitateko arlo profesio- nalari sostengua emateko ekimen honen bidez, Jaialdiak erakustearen esparrua gainditu nahi du, hartara, sorkuntza bultzatzeko eta jardun eszenikoaren inguruan begirada berriak lantzea sustatzeko.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala