es | eu

2019KO UZTAILAK 19 / ABUZTUAK 3

Bandada de amores en rock y versos

Karlos III.aren Plaza

2018ko uztailaren 20, ostirala - 00.00etan

Espainiako antzerkigintzaren egile eta pertsonaia enblematikoen maitasun-izaerako testu poetikoak zein zuzeneko musika bateratzen ditu aldi berean zuzeneko kontzertua eta poesia-emanaldia den ikuskizun honek. Bai musikak lagundutako bertsoak, bai rock, pop, rumba eta bestelako estiloetako abestiak joko dituen musika-banda bat, freskotasunez, erritmoz eta koloretasunez jo ere. Modu informalean eta kabaret-estiloan eszenaratzen du konpainiak  “Amores de rock y versos" izenburukoa, poesia ikusleengan hurbildu eta, aldi berean, gozarazi nahian.

César Sánchez eta Marian Ruiz aktore profesionalen bulkada eta ilusioaren emaitza da Rumbo Teatro-Producciones Artísticas konpainia; horrela, nork bere ibilbide profesional luzea eta antzerkiarekiko, ogibide gisa, sentitzen duen grina ekarri ditu. Antzerkia eta adierazpen artistikoa, haren diziplina, forma eta aldaera ugaritan, jorratzen ditu konpainiak, zertarako eta “gizartea toki gizatiarragoa eta sentikorragoa egiten laguntzeko. Hobea, labur esanda”. Dani Varela gitarra-jotzailea, Dani Lafuente baxu-jotzailea, Beñat Artze bateria-jotzailea eta, koruetan, Selva Barón ere arituko dira haiekin. 

TALDEA

  • Ahotsa: Marian Ruiz "Bandada" 
  • Koruak: Selva Baron 
  • Gitarra elektrikoa eta akustikoa: Dani Varela
  • Gitarra espainiarra: César Sánchez
  • Baxua: Dani Lafuente 
  • Bateria: Beñat Artze

En Rumbo Teatro - Producciones Artísticas-en ekoizpena da Bandada de amores en rock y versos.

www.enrumboteatro.com / www.bandadaoficial.com

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala