es | eu

2019KO UZTAILAK 19 / ABUZTUAK 3

LA VALENTÍA

La Cava

2019ko maiatzaren 28, asteartea - 22.00etan

Zer gorde nahi dugu gure iraganaz?

Sanzolek ez du erantzunik, baina badaki “hautatu behar dugula zer berreskuratu nahi dugun eta zer ez, eta horretarako ahalegina eta ausardia behar dela”.

La Valentía ukitu autobiogra koak dituen komedia bixi-bixi eta paranormala da: bi ahizpak oinordetzan hartu dute naturaz inguratutako familiaren etxea; uda asko eman zituzten bertan. Haurtzaroko paradisua, etxeko atetik bost metrora igarotzen den autobidearen zarata burrunbatsuak hautsi du orain. Ahizpetako batek bertan bizitzea erabaki du, oroitzapenei iltzatua. Besteak, ordea, saldu egin nahi du eta ahizpa handik atera, kosta ahala kosta.

Dramagile nafarra La ternura eta La respiración lanen egilea da eta Literatura Dramatikoko Sari Nazionala erdietsi zuen 2017an. Honako honetan bere bizipen eta beldurrak erakusten ditu. Fantasma eta endredoz beteriko komedia distiratsu honen bidez, metafora bat egin du “herrialdeei eta gizarteei buruzkoa, zeinetan behar ez diren gauzak oinordetzan hartzen diren eta beharrezkoak diren beste batzuk ahaztu”.

PARTE-HARTZAILEAK

Jesús Barranco, Francesco Carril, Vanessa Espín, Estefanía de los Santos, Font García eta Natalia Huarte.

TALDE ARTISTIKOA

Testua eta zuzendaritza: Alfredo Sanzol / Argitazpenaren diseinua: Pedro Yagüe / Eszenogra a: Fernando Sánchez Cabezudo eta Eduardo Moreno / Jantziak: Guadalupe Valero / Zuzendariaren laguntzailea: Beatriz Jaén / Komunikazioa: Pepa Rebollo / Ekoizpenaren zuzendaria: Miguel Cuerdo / Banaketa:Pepa Rebollo.

La Valentía LAZONA-ren ekoizpena da.

Argibide gehiago: www.lazona.eu

Iraupena: 105’

Ikuskizun Irisgarria azpitituluekin, soinu handitzearekin eta audiodeskribapenarekin.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala