es | eu

2019KO UZTAILAK 19 / ABUZTUAK 3

LORCA, LA CORRESPONDENCIA PERSONAL

La Cava

2019ko uztailaren 27, larunbata - 22.30etan

Juan Carlos Rubio andaluziar dramagile saritua liluratuta dago Lorcarekin, ez soilik idazle moduan, baita pertsona moduan ere. Lilura horren ondorio den lan honetan, Lorcaren korrespondentzia pertsonalean, hitzaldietan eta idazkietan murgiltzen da, bere bizitzako azken orduen erretratu bital, konplexu eta zirraragarria egiteko.

Haren bizitza arin eta sakon pasatzen da gure begien aurrean. Ibilbide horretan daude Nueva Yorken poeta moduan eman zituen egunak, Habanako palma eta kanelazko gau mugituak, beti bere Granadara itzultzea (handik ihes egiten du, baina behin eta berriz hara itzultzen da). Eta, bukatzeko, ziega hotza. Hartatik egiten digu hitz.

Era berean, Lorca bikoiztuta ageri zaigu (gizona eta emakumea da). Beti soinean eraman zuen dualitate hori ezin hobea
da konplexurik gabeko puzzle baterako; Federicok berak hainbestetan laztandu zuen antzerkiaren barneko antzerkiaren bukle horretan, sortu eta ugaltzen den errealitatea adierazten du, azken nean, beti toki berera iristeko.

PARTE-HARTZAILEAK

Gema Matarranz eta Alejandro Vera.

TALDE ARTISTIKOA

Dramaturgia eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio / Espazio eszenikoaren diseinua: Estudio deDos (Curt Allen Wilmer
eta Leticia Gañán) / Eszenogra aren eraikuntza eta atrezzoa:Álvaro Gómez Candela / Zuzendariaren laguntzailea: Luis Miguel Serrano Martín / Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Miguel Linares / Argitazpenaren diseinua: Juan Felipe Tomatierra / Soinu teknikaria: Ángel Moreno / Komunikazioa: Alexis Fernández. En Cursiva Comunicación / Diseinu gra koa: Rafa Simón / Jantzien konponketak: Araceli Morales / Maketazioa:Rafa Simón / Bideoa: Pablo Mabe / Argazkia: Gerardo Sanz / Ekoizpena: Nines Carrascal y Sonia Espinosa / Banaketa: Nines Carrascal.

Lorca, la correspondencia personal Histrión Teatro-ren ekoizpena da.

Argibide gehiago: www.histrionteatro.es

Iraupena: 70’ atsedenik gabe.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala