es | eu

2019KO UZTAILAK 19 / ABUZTUAK 3

FEDERICO GARCÍA

La Cava

2019ko abuztuaren 3, larunbata - 22.00etan

Beti itzuli ohi da Lorcarengana. Behin eta berriz. Hala ere,

proposamen iradokitzaile hau harrigarri egiten zaigu. Ederra baita.

Materialen amalgamagatik eta hizkuntzen nahasketagatik: Lorca ezagutu edo aztertu zuten Juan de Loxaren, Allen Josephsen edo Vicenta Montesinos García-Lorcaren lekukotzekin batera musika, kantua, dantza, errezitazioa eta bideoak.

Mitoaren atzean dagoen Madril-Granada trenaren urrats erritmikoan bukaera tragikora eraman zuen gizakiaren historiara egindako bidaia kronologikoagatik.

Aire amenko bikainengatik.

Tosarren ahots erakargarriak Lorcaren bizitza eta lanaren gertakari garrantzitsuenetan sartzen gaitu, Fuentevaquerosen igarotako haurtzarotik hasi eta 1936an erail zuten arte, eta unibertsitate-garaia eta New Yorkera edo Kubara egindako bidaiak tartean direla, bere bizipenak kontatzen dizkigu garai bakoitzean idatzi zituen lanekin lotuz.

“Asmoa da publikoari hurbiltzea bizitzari eta heriotzari intentsitate berarekin kantatu zion poetaren barne-mundua”. Horixe adierazi du zuzendari eta aktore kataluniarrak. Hots, jenio granadarraren “begiratu desberdina” eskaini nahi izan du.

TALDEA

Kantea: Mariola Membrives / Gitarra: Marc López / Perkusioa:David Domínguez / Dantza: Rafael Ramírez.

TALDE ARTISTIKOA

Dramaturgia: Evelyn Arévalo y Pep Tosar / Zuzendaria: Pep Tosar / Errealizadorea: Agustí Torres / Kamera laguntzailea:Francesc Martorell / Eszenogra a eta jantziak: Pep Tosar y Evelyn Arévalo / Argi eta bideo teknikaria: Sergio Roca Saíz / Soinu teknikaria: Jonbi Belategui / Argazkia: Justin Brown
/ Ekoizpen exekutiboa eta banaketa: Gabriela Marsal, Leila Barenboim y Mireia Gràcia (Mika Project) / Koprodukzioa:Oblideu-vos de nosaltres SLU y Festival Grec de Barcelona / Laguntzailea: Diputació de Barcelona, Generalitat de Cultura. Departament de Cultura, Govern de les Illes Balears eta Institut d’Estudis Baleàrics.

Federico García Mika Proyecten eta Oblideu-vos de nosaltres SLUren ekoizpena da.

Argibide gehiago: www.mikaproject.es

Iraupena: 90’

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala