es | eu

2020KO UZTAILAK 17 / ABUZTUAK 2

LA ESTRELLA DE SEVILLA

La Cava

2020ko uztailaren 18, larunbata - 22.00etan

​SARRERAK AGORTUTA

Lope de Vegaren La Estrella de Sevilla Urrezko Mendeko antzerkiaren erreferentziazko tragedietako bat da. Sevillan jazotako ustezko gertakari historiko batzuk kontatzen dituen erabateko pieza baten aurrean gaude.

XIII. mendean gaude. Antso Zangarra erregea hiri honetara iristen da lehen aldiz eta Estrella Taveraren edertasunak liluratuta geratzen da. Hura desiratzen du, eta bere helburu bakarra lehenbailehen bereganatzea da, behar den edonor zapalduz.

Obrak ez du erregearekiko jarrera kritikoa ezkutatzen, ez azpiihesetan, ez barrokismoetan. Zuzena da, argia, anbiguotasunik gabekoa. Planteamendu berri bat aurkitzen dugu, non Erdi Aroko erabateko boterearen aurrean hiritarraren kontzepzio modernoa agertzen den. Menekoak beren eskubideak eskatzen hasten dira beren monarken arbitrariotasun gupidagabeen aurrean.

Ikuskizun hau, Espainiako Titulartasun Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Sareak gomendatua, 2015ean bi ADE sari irabazi zituen, Andaluziako SGAE Antzerkiaren beste lau, Escenarios bost sari eta Max sarietarako bi izendapen eskuratu zituen.

ANTZEZLEAK

Rebeca Torres, Manuel Monteagudo, Moncho Sánchez-Diezma, Pablo Gómez-Pando Antonio Campos, Manuel Rodríguez eta Alicia Moruno.

LANTALDE ARTISTIKOA

Moldaketa eta zuzendaritza: Alfonso Zurro / Ezkoizleak: Juan Motilla y Noelia Díez / Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Curt Allen Wilmer (AAPEE) / Argiztapen-diseinua: Florencio Ortiz (AAI) / Musika eta soinu-espazioa: Jasio Velasco / Diseinu grafikoa eta argazkiak: Luis Castilla / Borroka eszenikoa: Juan Motilla / Makilajea eta ile-apainketa: Anabel Beato / Jantzietarako eta eszenografiarako laguntzailea: Eva Moreno / Zuzendaritza-laguntzailea: Pepa Delgado / Lantalde teknikoa: Tito Tenorio, Valentín Donaire eta Enrique Galera / Banaketa eta komunikazioa: Noelia Diez.

La estrella de Sevilla Teatro Clásico de Sevillaren ekoizpen bat da.

Argibide gehiagowww.clasicodesevilla.com

Iraupena: 90’ 

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala