es | eu

Jaialdia

Antzerkiaren jaia Erriberrin bizitzeko gonbitea

Nafarroak antzerkiaren jai bat hartuko du uda honetan ere.  Uztailaren 20tik abuztuaren 4ra, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hemeretzigarren edizioa egingo da, bigarrena Luis F. Jiménezen zuzendaritza artistikoaren agindutara (Parisko Don Quijote Jaialdiaren arduraduna ere bada Jimenez). Hainbat klasikoren berrikuspen garaikidea proposatzen da edizio honetan, hala nola Shakespeare, Cervantes, Molière, Calderón edo Valle-Inclánena, egungo eszenatokiko dramaturgo eta zuzendari nabarmenetako batzuen eskutik.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du jaialdia eta,  horrekin batera, sektoreko profesional nafarren aldeko sostengua berritu. Nafarroako Gobernuak garatutako Antzerkia Bultzatzeko Planean kokatutako bestelako ekintza eta ekimenak ere sorrarazten ditu helburu horrek.   Hartara, En Rumbo Teatro-k irekiko du edizioa, “Bandada de rock y versos” kontzertuaren eskutik. Erriberrik “Gris/Mar” lana ere hartuko du, Ion Iráizoz eta Mikele Urrozena, 2017ko edizioan sortutakoa. Eta, “Antzerti-poetika” zikloaren barruan, Nafarroako artista eta konpainiek (Montse Zabalza, Peio Otano, Iralei Teatro, La Nave Teatro eta Atikus, besteak beste) sortutako lau piezaren estreinaldia programatuko da.

Berriro ere, arte-egoitza eta ikerketa-laborategi batean parte hartzeko aukera eskainiko dio Erriberriko Antzerki Jaialdiak Nafarroako konpainia profesional bati, muntaketa berri bat abian jar dezan. Horrez gain, interpretazioari buruzko bi tailer izango dituzte eskura aktoreek, José Tomék eta Alfonso Zurrok emango dituztenak. Bestetik, Nafarroako Antzerki Eskolak ikasturte amaierako proiektua aurkeztuko du Tafalla Kulturgunean: “Eché mi corazón a freír en la sartén”, Angélica Lidellena. Jaialdiak bi kale-lanetan parte hartzeko gonbitea luzatuko die berriro erriberritarrei: “Negua”, Erriberriko landa-inauteria barne hartuko duen ikuskizuna, eta “Vecindarios”.

Estatu mailako proposamen nabarmengarriak ere eskainiko ditu jaialdiak, hauek ekarritakoak: Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala, Nao d’amores, Lauretzi Producciones edo Sevillako Antzerki Klasikoa. Eta, batez ere, nazioarteko doinua izango du Erriberrik edizio honetan. Mexiko eta Argentinaz gain (Los Colochos eta Teatro Índigo konpainien eskutik, hurrenez hurren), Frantziak ere ordezkaritza izango du: “Arlequin poli par l’amour” eta “Tartufo, el impostor” lanen bidez zein Bordeleko Goi Mailako Antzerki Eskolaren (Akitania) bidez.

Dori López
Zuzendari Nagusia



Begirada bat horizonte berriei

Erriberriko Antzerki Jaialdiak helburuak zabaldu ditu: antzerki klasikoa inspirazio-iturri izaten jarraitzeaz gain, aldi eta joera eszeniko guztietara ireki nahi du, denborari dagokionez, eta nazioarteko erreferentzia-jaialdi bilakatu, nortasun propiokoa, Europako zein Latinoamerikako egile eta taldeei bere espazioa eskainita.    

Zuzendaria naizen aldetik, ikusleengan jartzen dut arreta taldeetan eta beren proiektuetan baino gehiago jaialdiaren programazioa jorratzean, antzerti-jaia izango delako asmoarekin. Hortaz, kulturara errazago iristea  ahalbidetzen duten proposamen eszenikoak aukeratzen ditut, lanarekiko eta eszenaratzearekiko elkartea kontzientzia hartzetik zein hausnarketa kritikotik abiatzen direnak.  

Asmo horrekin, aurtengo “zuzendari gonbidatua” ​Alfonso Zurro izango da, eta bere proposamenetako bik –oso bestelakoak– jaialdia ireki eta amaitu egingo dute. Bata, bere azken sormen-lana da, “​Luces de Bohemia” (1924), Ramón María del Valle Inclánena, hots, 98ko belaunaldiko antzerkigile nabarmenenetako batena. Lan enblematikoa, zinez, esperpentoaren sorrera ekarri zuena; nolabait, ironikoki, historiak gaur egunera ekarri digu esperpentoa, beste behin.  Bestea, bere lan sarituena: “Hamlet” ​(1599), ​William Shakespearerena. Sevillako Antzerki Klasikoaren ekoizpenak dira biak. 

Shakespeare ​“Macbeth" lanetik eta Juan Rulforen unibertsotik, 1910eko iraultza mexikarretara joango gara, ​Los Colochos konpainiaren eta ​Mendozaren eskutik. Argentinako Teatro Índigo konpainiak urtebetetze-jai batetik betiereko familiarteko gatazka eta traizioetara eramango gaitu, “La Fiesta del Viejo” –King Lear– lanaren eskutik. 

Frantziak bertako egile nagusietako bi bidaliko ditu ordezkari: ​Marivaux​, ​Thomas Jolly​ zuzendariaren eskutik –gaztea bada ere, sari bat edo beste jaso du jada–, estreinako aldiz arituko dena Espainian, La Piccola Familia bere konpainiaren lan baten bidez: ​“Arlequín pulido por el amor” “(1720) (“Arlequin poli par l’amour”); lana frantsesez emango da, gaztelaniazko azpitituluekin. ​Molière eta ​“Tartufo​, ​el impostor” lana​, (1664), gaztelaniaz, ​Venezia Teatro​ konpainia madrildarraren eskutik, Pedro Vílloraren bertsioan, ekoizpenaren azken emankizunean. 

Gaztela eta Leónetik, Nao d’amores konpainiak antzerki espainiarraren sustraietara eramango gaitu, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalarekin batera ekoiztutako lan baten eskutik:  “Comedia Aquilana” (1485), ​Torres Naharrorena, antzerki espainiarraren lehen lan erromantikotzat jotzen dena. Ana Zamora arituko da zuzendari-lanetan. 

Miguel de Cervantes​en omenez, hots, nazioarteko mailan gure egile ezagunenaren omenez, Lauretzi Producciones-ek “​El hermano de Sancho” lana aurkeztuko du, eszena, ikusmen eta entzumenerako jostailu bat izango dena, 6 eta 80 urte bitarteko ikusle guztien gozagarri. 

Producciones presentará “​El hermano de Sancho"​, juguete escénico, visual y sonoro para deleite  de todos los públicos  de 6 a 80 años. 

Jaialdiaren amaiera ​Sara Calero konpainiaren “​Fandango Street​“ dantza flamenkoaren ikuskizunak ekarriko du. Espainiako forma musikal hori Europako konposizio ugaritan dago, eta haren erreferentzia dago bai jauregi-piezetan, bai komedia-antzokietako dantzetan, entremes moduan edo emanaldiaren amaieran. Egungo flamenkoaren figura nabarmenetako bat dugu Sara Calero, eta erreferentzia horiek hartu eta hiri-testuinguru garaikidera eramateko erronka onartu du oraingoan.  

Cavatik kanpo ere emango ditu jaialdiak emankizunak, Errege Jauregian zein Erriberriko espazio publikoetan. Hasteko, ​“Gris/Mar” lanaren bi emanaldi eskainiko ditu; José Padillak zuzenduko du iazko edizioko “antzerti-poetikak” zikloan sortutako lan hori, On Kixote-ren Marcela artzainaren monologoan hartu duena inspirazioa. Horrez gain, lau talde nafarrek sortutako beste hainbeste proposamen berri emango dira han, ondoko lelopean: egile espainiarrez, juglareetatik 98ko belaunaldira. ​“La Trovairitz” , Montse Zabalza eta Peio Otanorena. “​Como las cenizas por el fuego”, Iralei Teatro konpainiarena. ​“Polvo serán… mas polvo enamorado”, La Nave ​Teatro-rena. ​“Tres tristes tigresas”​ , Atikus konpainiarena.  

Aurten, bi antzerti-esperientziatan parte hartzeko aukera emango die jaialdiak Erriberriko biztanle eta ikusleei: ​“Negua”, kale-ikuskizuna, Iparraldeko dantza eta erritualak zein Erriberriko landa-inauteriaren maskara eta dantzak uztartuko dituena. ​“Vecindarios”, Candelita clownaren egoitza: aitonak kontatutako istorioek eta poesiak zoratuta, Pirinioez beste aldetik Erriberrira etorri eta gurekin bizitzen geratuko da astebete beste erriberritar bat izango balitz bezala.  

Arte-egoitza Erriberrin izango da, eta arte dramatikoko eskolen ikasketa-amaierako lanen aurkezpena, Tafalla Kulturgunean. Nafarroako Antzerki Eskolak ​“Eché mi corazón a freír en la sartén” aurkeztuko du, ​Angélica Lidell​ena. Bordeleko TNBA Goi Mailako Eskolak Calderón de la Barca​ren “La vida es sueño” lana ekarriko du, Antzerki Klasikoko Konpainia Gaztearen antzezleen eskutik. Sevillako Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolak “​Así que pasen cinco años" ​eskainiko du, ​Federico García Lorca​rena. Mikel Zuzarekin eta ​Alfonso Zurrorekin egitekoak diren topaketek zein prestakuntza-tailerrek edizio honetako programazioa osatuko dute.  

Antzerti-poetikaren bila gabiltzan honetan, Rumbo Teatro-k “Bandada de rock y versos” kontzertua emango du, jaialdiari hasiera emateko eta jaialdiaren programazioa bizilagunei, herrikideei eta bisitariei hurbiltzeko, Erriberriko plazan, uztailaren 20an, Cavan eskainiko den ikuskizunaren ondoren. 

Luis F. Jiménez

Cartel

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Cultura - Kultura
fundacion_baluarte

LAGUNTZAILEAK

Erriberriko Udala
Tafallako Udala